2009/10/21

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz
Klaserako gogoeta

Aro berri batetan sartzen hari garela ez du inork ukatzen, interneten gizartean sortutako iraultza ez da motela izan eta honek hainbat aspektu ukitzen ditu, bai gizarte harremanak edukitzeko formetan, lan egiteko eretan, ikaskuntza metodoetan...Guzti honengatik, gaur egun gizartea etengabeko ikaskuntza prozesu batean sartuta da, eta egunero, teknologiak egiten duen bezalaxe, gure ezagutzak berristu behar ditugu.
Hala ere, egun, ezagutzak berristearekin ez daukagu nahiko, hauek kritikotasun batez deskodetu eta besteentzako informazio bihurtu beharko genuke. Gure aitona-monen garaian, analfabetoak irakurtzen edo idazten ez zekitenek baziren ere, ezagutza gizartearen garai honetan pertsonak izan behar dira gai informazioa ezagutzan bihurtzeko.
Egungo gizartea, entzunda izatearen beharra dauka, zaila ezta? Politikariak zein gizarte indibidualista honetan, gure ahotsa ez dauka lekurik, horregatik bogak gure iritzia kaleratzearen antsia epeltzen du, eta honek gure oihuak, bideo, abesti, hitz eta argazki bidez kanporatzearen aukera ematen digu.
Baina kontuz ibili behar gara, alde batetik interneten jartzen den informazioa filtratu eta guretzat aproposa dena hartu behar dugu, asko eta asko da ezertarako edo kutsaturik dagoen informazioa eta. Bestalde, gustatuko litzaidake harreman pertsonalak indartzea, eta gure etxean, lanean edo unibertsitatean dauden leiho hauek, beharrezkoak diren gauzetarako ustea, kalean, egin beharreko hainbat gauza daude eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario