2010/01/21

TUENTI TUTORIALA



Tuentian argazki bat nola igo behar den azaltzen da tutorial honetan, Asier klasekidea eta biok eginikoa da, eta euskaltuben aurki dezakezue.

2010/01/18

GAZTETXE VS UDALETXE




Gizarte Hezkuntzako lehengo mailan ni eta nire kide batzuk egindako bideo interesgarri bat euskaltubera igo dut. Bertan Kukutza gaztetxean egiten diren ekimen kulturalak eta Bilbo hirian eskaintzen den kultura kapitalitarioa konparatzen dira.

2010/01/12

BILBOKO KULTUR ETA HEZKUNTZA AURREKONTU TAULA


Hona hemen Bilboko kultur eta hezkuntzan krisia egindako eragin negatiboa. Aurrekontu guztia ikusteko, Bilboko udaletxeko web orrialdean begira dezakezue.

2010/01/11

EUSKAL DANTZAK EZAGUTZEN

Folklore, herritik datorren latindar hitza da. Herri guztiak ezberditzen duen ale nagusiena, hizkuntza dela esan genezakegu, baina ezin dugu alde batera folklorea laga. Betidanik gizakiok dibertimendua izan dugu helburu nagusitzat, eta gure kultura, Euskal dantzak izan dira nahi hau asetu dutenak. Egungo gazte askok, ez dituzte hauek ezagutzen, agian entzun bai baina ez dakigu ze probintziatik datorren bata edo bestea, horregatik webques honetako ariketa hortan datza; xedea, gazteek haien herria hobe ezagutzea da.