2009/12/28

OLENTZERO


Euskal mitologian, munduko hainbat sinesmenetan bezala, neguko solztizioari garrantzi handia ematen zen. Aitzinean, negu hotza atzera utzi eta eguzkiaren ongi etorriari ematen zitzaion garrantzia, hori ospatzeko, malumoretsu zegoen Olentzeroa menditik arropa zaharrekin jaisten zen, eta ondoren egun motzei agurra emateko ikazkina erre egiten zuten. Egun ordea, Olentzeroa umeei jolasak ekartzen dizkion pertsonaia da, honek, kristautasunarekin lotura zuzena daukala esan dezakegu, eta nola ez, egun jasan behar dugun kontsumismo konpultziboarekin ere. Gehiago jakiteko nahia edukiz gero, wikipedia begiratu.


2009/12/17

HERRIKOLORE
















Hona emen oso interesgarria iruditzen zaidan web orrialde bat; herrikolore! Bertan kontrainformazioaz gain, ezkerraldean konkretuki eta Euskal Herrian orokorrean burutzen diren ekintza kulturalen aipamena topa ditzazkegu. Gainera, eskerraldetar hauek ere, irratzaio bat egiten dute astero, non gero, Tas-Tas irrati lebrean jartzen duten.

Gaztetxeak
















Urteak dira Bilboko gaztetxea hustu zutenik, ordea, urte guzti hauetan bilboko hiria gaztetxez eta gazte asanbladek bete dituzte gure auzo eta kaleak. Udaletxeek eskaintzen duten eredu festiboa inposatua alde batera usteko nahiarekin, gazteek, aisialdi autogestionatu bat eramaten dute aurrera okupatutako leku huts hauei berotasuna ematen. Hala ere, kolpeak sufritu dituzte, adibidez, alde zaharrean dagoen zazpi katu gaztetxea, non euskal datzen ikastaroa, txalaparta ikastaroa eta bestelako kurtsoak topatu al ditugun gaztetxea izan, hiru urtez bizirauten daroa bost aldiz desalajatua izan ondoren. Ekintza ezberdinak egiten dira Kukutza gaztetxean ere, bertan kontzertuak, autogestio kurtsoak, dantzak, arte martzialak, flamenkoa e.a egiteko aukera izan dezakegu. Blog interesgarria dauka gaztetxea hau, bertal lotura usten dizuet.

SANTO TOMAS


Urtero bezala, Santo Tomasak ospatuko ditugu Hego Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. Nekazariek, barazkiz, esnekiz eta haragiz beteko dituzte gure kaleak, guzti hau laguntzeko, ez dira sagardoa eta txakilona faltako! Beraz ez dago zalantzarik, kaleak, giro onez beteko dira. Errebindikaziorako ere lekua egongo da abenduko 21eko egun honetan, TAVen ahurkako ekimenak eta Bilboko bi konpartsen ahurkako erasoak ere salatuko dira. Egunero gure lurra eta gure indarra gutxiagotzen dutenek, gu indar betetzen gaituztelako.

2009/12/15

BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA



Maialen Lujanbio txapela buruan lau urtez eramango duen laguna da, eta emakumea. Bai, emakumea da. Bai, eta Andoni Egaña, gizona da. Eta biak bertsolariak dira. Orduan, zergatik ematen diogu hainbeste garrantzia emakume batek txapelketaren irabazlea izateari? Egia da, irabazi duen lehenengo emakumea dela, eta horren inguruan asko posten naiz, onuragarria da emakumea euskal kulturan eman dituen aurrerapausoak. Baina, norbaitek uste badu, Hernaniar honek emakumea izateagatik txapela buruan jantzi izana, youtubetik hartutako goiko bideo hau ikusi dezala.

2009/12/10

S.G.A.E
















Eta urrengoan, zer?? Duela urte gutxi, canon hitza esagutzen hasi ginen, egun, ondo dakigu zer den. Ramoncin eta hone lagun hippi-wayak horretan egiten dute lan, badirudi, musika frakasatu hauek ez dutela nahiko cd-etan ordaindu behar dugun gehigarria ezartzearekin, horain biblioteketan ezarri nahi dutela ere, eta zer esan ikastetxeko gabonetako kantengatik kobratu nahi izatea!! Eskerrak Machado eta benetako artista batzuk, kultura, herri ondazuna zela bultzatu zutela "Procura tú que tus coplas vayan al pueblo a parar, aunque dejen de ser tuyas para ser de los demás." Baina Sevillatar honek ez zen bakarra izan, Lorca, Beethoben, Coehlo pirateriaren defendatzariak izan zire, gehiago irakurri nahi izanez gero, mangasverdes web orrialdean irakurri dezakezue.

2009/12/03

EUSKARAREN EGUNA



















Gaur euskararen egunean, internautak aurrerapausu bat gehiago lortu dugu. Tuentia, euskaratu dute, herriaren beharrei erantzuna eman diete tuentiko arduradunek, ze asko eta askok, izan gara eskakizun hau egin dugunok, eta azkenean, nekez lortu dugu gure hitza eta kultura errespetatzea, gure hizkuntza gure kultura definitzen duen lehengo ardatza da eta. Hala ere, euskara, euskararen egunetik euskararen mundura zabaltzea espero dugu asko eta askok.