2009/10/21

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz
Klaserako gogoeta

Aro berri batetan sartzen hari garela ez du inork ukatzen, interneten gizartean sortutako iraultza ez da motela izan eta honek hainbat aspektu ukitzen ditu, bai gizarte harremanak edukitzeko formetan, lan egiteko eretan, ikaskuntza metodoetan...Guzti honengatik, gaur egun gizartea etengabeko ikaskuntza prozesu batean sartuta da, eta egunero, teknologiak egiten duen bezalaxe, gure ezagutzak berristu behar ditugu.
Hala ere, egun, ezagutzak berristearekin ez daukagu nahiko, hauek kritikotasun batez deskodetu eta besteentzako informazio bihurtu beharko genuke. Gure aitona-monen garaian, analfabetoak irakurtzen edo idazten ez zekitenek baziren ere, ezagutza gizartearen garai honetan pertsonak izan behar dira gai informazioa ezagutzan bihurtzeko.
Egungo gizartea, entzunda izatearen beharra dauka, zaila ezta? Politikariak zein gizarte indibidualista honetan, gure ahotsa ez dauka lekurik, horregatik bogak gure iritzia kaleratzearen antsia epeltzen du, eta honek gure oihuak, bideo, abesti, hitz eta argazki bidez kanporatzearen aukera ematen digu.
Baina kontuz ibili behar gara, alde batetik interneten jartzen den informazioa filtratu eta guretzat aproposa dena hartu behar dugu, asko eta asko da ezertarako edo kutsaturik dagoen informazioa eta. Bestalde, gustatuko litzaidake harreman pertsonalak indartzea, eta gure etxean, lanean edo unibertsitatean dauden leiho hauek, beharrezkoak diren gauzetarako ustea, kalean, egin beharreko hainbat gauza daude eta.

2009/10/15

ZINTA DANTZA


Euskal Herrian egiten den dantzarik ikusgarrienetarikoa; zinta dantza.

POWER POINT BAT

Hona emen Josu Amezaga eginiko power point interesgarri bat, bertan musika, literatura e.a hausnartzen ditu. Benetan interesgarria. Geihago ikusi ez gero, SlideSharen begiratu dezakezue.

KAIXO!

Egia esateko, ez dut inozi eduki inolako blog edo antzeko gauzarik egitearen irrikarik. Baina tira, Gizarte Hezkuntzako bigarren mailan nago, eta irakasgai batean, egia esateako, ez dut oso ondo honen izena gogoratzen, ustedot hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak dela, hau egiten irakatziko digute. Honetarako gure diplomaturarekin zerikusirik daukan gai bat aukeratu, eta honen inguruan sortu behar dugu bloga.
Bizi garen garai honetan kapitalismoa da kultura sortzen eta sailkatzen duena, baina herriak, bere kultura du, herritarrek sortutako kultura eta herriarentzako sortua den kultura. Gai hau izango da nire txoko txikiarentzarako aukeratu dudana, eta batez ere, Euskal Herriko kultura izango da nagusia, zergaitik? ba lehen aipatu dudanez, kapitalismoari gainditzeaz gain, Herri hau zapaldu nahi dutenei ere gainditu behar dielako.
Euskaltuben aurkitutako bideo hau, nire blogan sartutako lehen bideoa da, bertan aintzinako kultura eta egungo kulturaren txokeak azaltzen dira.